2015eko maiatzean Aintzane Intxausti psikiatrak Gogorzaren egoera azaldu zuen Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Batzordean. Bideoa egin dute orain.
Aitzol Gogorza eta larri gaixorik dauden beste hamar euskal presoen egoera larria salatzeko Sarek egindako agerraldia.
Aitzol Gogorzaren egoera Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubiden batzordera eraman zuten joan den urteko maiatzean Julen Mendoza alkateak eta
Aintzane Intxausti psikiatrak. Bertan, obsesio konpulsibo nahasmena diagnostikatu ziotenetik, euskal presoaren osasun egoeraren gainekoak azaldu zituen Intxaustik. Besteak beste, azken hiru urtean hamasei aldiz eraman dutela Gogorza ospitalera azaldu du bertan.
Eusko Jaurlaritzan azaldutakoa
bideo batean bildu du orain Errenteria-Oreretako Sare Herritarrak, Gogorzaren egoeraren larritasuna zabaltzeko.