Euskal presoen aldeko pintadak ezabatzeko eskatu dio PSE-EE-k udalari
Agirre Lehendakariaren plazan dagoen Lino eraikinaren kanpoaldean euskal presoen alde dauden pintaketak "berehala ezabatzeko exijitu" dio Errenteriako alderdi sozialistak alkateari.
Agirre Lehendakariaren plazan dagoen Lino eraikinaren kanpoaldean euskal presoen alde dauden pintaketak “berehala ezabatzeko exijitu” dio Errenteriako alderdi sozialistak alkateari. Gure auzoan nahi ditugu eta PreSOS dioten pintadak daude bertan.
“Pintada horiek pareta zikintzeaz gainera, ikastetxe baten fatxadan daude. Gizalegearen kontrako ekintza da ikastetxe batean, despolitizatua behar duen eremuan halakoak izatea”, esan du Jose Angel Rodriguez PSE-EEren bozeramaileak.