Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hasi dira sarea ehuntzen

Mikelazulok antolatzen duen Herrien Astea bihar amaituko da. Migrazioaren gaineko ideiak apurtzea dute helburu, eta horretarako, Lampedusa eta Greziako aktibistak gonbidatu dituzte, begirada kritikoa zabaltzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/11/25
Ezkerretik hasita hirugarrena da Sferlazzo, eta haren ondoan  D’ Ancana eta Efstanthiou daude.

Ezkerretik hasita hirugarrena da Sferlazzo, eta haren ondoan D’ Ancana eta Efstanthiou daude.

Herrien Astean murgilduta dago Mikelazulo. Bihar izango du azken eguna asteak, eta eskulan kolektiboarekin batera (12:00etatik 14:00etara egingo dute Zumardian), antzerkia eta Txintxarrik 21:30ean hartuko duen afariarekin amaituko dute iniziatiba. Aurretik gosari-solasaldiak, hitzaldiak, diaporama eta kontzertua antolatu dituzte, helburu zehatz batekin, migrazioaren gaineko ideiak apurtzea elkartasun eraldatzailetik. Mikelazulok eztabaida sakona bultzatu nahi izan du jardunaldien bidez, migranteen gainean gailentzen diren ideiak apurtzeko, eta arazoaren sustraia eta sakoneko eztabaida gal ez daitezen. Inkoherentziak agerian utzi eta gaiari erantzun ahal izateko sarea egin nahi dute, «Europako gizartearen zati garen neurrian, ardura handia dugulako». Migrazioaren gaineko ikuspegi kritikoa lantzeko, Italiako Lampedusa uhartean Askavusa kolektiboan lanean diharduten Giacomo Sferlazzo eta Annalisa D’ Ancana, eta Greziako Lesbos uhartearen hiriburuan, Mitilinisen, bizi den Grigoris Efstanthiou gonbidatu dituzte, beste batzuren artean, astearen barruan. Haien esperientzia hurbildu dute Errenteria-Oreretara. Migrazioa ez da berria, 1986. urtetik datorrela dio Sferlazzok, eta esperientzia lokala eta nazioartekoa ezin direla bereizi argi du, lotuta daudelako biak. Migratzaileen egoera Europaren batasun prozesuaren ondorioa dela zalantzarik ez du, «Europako herrialdeak kapitalismoa garatzen hasi zirenean kanpoko muga sortu zuten, eta bereziki Schengen Itunarekin barne mugak desagertu eta kanpokoak sortu zituzten, erabat militarizatuak, gainera». 2004an Frontexa sortzearekin batera (kanpoko mugak kontrolatzeko agentzia) estatu-nazioei subiranotasuna kendu, eta horrek eremu militarrean, politika ekonomikoan, zein migrazio politiketan ondorio nabarmenak izan zituela esan du italiarrak. «Schengen Ituna onartu zenetik, harrera herriak erabakitzen du bertan sartzeko eskubidea duzun edo ez. Ordura arte, jatorrizko herriak ematen zuen bidaiatzeko baimena». Mugen militarizazioa Lampedusan, lehenengoz, 1992an lehorreratu ziren migranteak, Schengen Itunean sartzeko Italiak Martelly inmigrazio legea onartu eta bi urtera. Europako araudiak hainbat ondorio sartu dituela argi du: «Lehena, mugen militarizazioa izan da. Bigarrena, bi langile klase sortu dituela: bat komunitarioa eta Europako Schengen eremuetako estatuetan barrena arazo handiegirik gabe mugi  daitekeena, baina egoera prekarioan; bestea Schengen kanpotik datozen langileek osatzen dutena da. Dokumentaziorik gabekoak, irregularrak, Atzerritarrentzako Harrera Zentroetatik pasatu behar dutenak, esplotatuak. Gure ustez, alderdi politiko guztiek, neurri batean edo bestean, bi langile mota horiek elkarren kontra jartzen saiatu dira». Lampedusa Europako politiken laborategi izan dela dio, «NATOren puntu zentrala izan da». Agertoki mediatiko ere bihurtu dute uhartea, «batez ere, 2013ko urriaren 3ko tragediaren ondotik». Egun hartan 366 migrante hil ziren itota Mediterraneoan hara bidean, «gertaera larri horren harira punta-puntako teknologia erabiltzen duen mugen kontrolerako Eurosur agentzia sortu zuen Europak». Lampedusarrak presio horren hartzaile eta kaltetuak direla argi du, «bi egoera sortu ditu horrek, batzuk elkartasuna adierazi diete migranteei, eta besteak intolerante azaldu dira». Sferlazzok bi galdera utzi ditu airean, gogoetarako: «Zergatik ihes egin behar du jendeak bere herrietatik eta zein da Europaren papera honetan guztian, gudetan, esklabismoan? Zergatik errefuxiatu edo migranteek ezin dute hegazkin txartel bat erosita bidaiatu, eta 15.000 euro ordaindu behar dituzte infernu bihurtzen diren 2 edota 4 urteko bidaiak egiteko?». 360.000 migrante Lesbosen Efstanthiouk ez du Grezian migranteekin lanean ari den inongo kolektiboetan parte hartzen, baina lan egiten duen tabernan, Musaferat kolektiboko kideak biltzen dira maiz. Musaferatek errefuxiatuei harrera egiten die, eta Atzerritarrak Barneratzeko Zentroen aurkako borroka egiten du. 2015eko udan era masiboan heldu ziren Lesbos uhartera migranteak, «360.000 pasatu ziren uhartetik». Pertsona horien guztien helburua Greziatik alde egitea dela dio, «krisiak jota dago herria, eta ez ditu bizitza duina eskaintzeko baldintzak betetzen». Migranteak hartzeko eremuak erabat militarizatuak daudela dio. Adibide gisa, Moriako kanpalekua aipatu du, « 3.000 lagun daude bertan, gizonak eta helduak gehienak, eta poliziak kontrolatuta daude». Espazio horien barruan izan daitekeen tentsioa ez dela egunerokoan hirian sumatzen esan du, kontrolatuta daudelako, baina portu aldera hurbilduz gero, Pireora doan ferrya irtetear dagoenean ohikoa omen da alde egiteko intentzioa duen jende askorekin topo egitea. Egoera konplexua, aterabide konplexuagoa duena. Mikelazulo elkarteak begirada kritikoago batekin ingurua behatzeko aukera jarri du herritarren eskura. Humanitarismoaz harago joan nahi du, sareak josi eta konplizidadeak sortu. Zalantzarik gabe hasi da hausnartzen, gogoeta egiten, ezbaian jartzen, sarea ehuntzen, elkartasun eraldatzailearen bidea urratuz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.