Duchenne gihar distrofia ikertzera bideratuko dute jaildi solidarioan bildutako diru guztia.
Gomez, Ortega, Martiarena, eta Sanchez jaialdiaren aurkezpenean.
Duchenne gihar distrofia gaixotasuna ikertzeko dirua biltzeko
jaialdi solidarioa antolatu dute Asociación Ayuda a Enfermedades Raras Solidaridad y Esperanza elkarteak eta Lezoko Udalak datorren larunbatean, abenduak 3, Bekoerrota kiroldegian. Antolatzaleek, “elkarlana” eta “laguntza” eskatu dituzte, “ez direlako uste bezain beste sarrera saldu. Horregatik, gure proiektuarekin bat egin eta ekintza solidarioan parte hartzeko deia egiten diegu herritarrei”.
Jaialdi solidarioan hainbat musika eta dantza taldek hartuko dute parte eta Reala zein Bartzelonako jokalariek sinatutako kamiseta bana zozkatuko dituzte.
Jaialdia 18:30ean hasiko da eta sarrerak Bekoerrota kiroldegian eskuratu daitezke, astelehenetik ostiralera 08:15etik 21:45era, larunbatetan 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara eta igande eta jai egunetan 09:00etatik 13:30era.