Auzolanean ari diren Oarsoaldeko egitasmoak ikusgarri egiteko tresna aurkeztu dute gaur Torrekuan: PLASMA.
PLASMA, Plaza Sortzaile Mugikorra aurkeztu dute.
Auzolanean ari diren Oarsoaldeko egitasmoak ikusgarri egiteko tresna aurkeztu dute gaur Torrekuan. Auzolana eta herrigintza eskualdean bultzatzeko asmoz,
In-Fusioak iniziatiba jarri zuten martxan Oarsoaldea Garapen Agentzia eta herritarren artean pasa den udaberrian, eta horren harira sortu da
PLASMA Plaza Sortzaile Mugikorra.
Domi Azpiroz Oiartzungo zinegotziak azaldu duenez bi saio egin ziren pertsona ezberdinen esperientzi eta ikaskuntzak entzun eta partekatzeko In-Fusio iniziatibaren barruan, “solasaldi horietan auzolanean aditu eta arituak diren Oarsoaldeko herritarrek egindako hausnarketa eta sorkuntza prozesu kolektibotik PLASMA sortu dugu”.
PLASMA gune fisikoaren prototipoa.
Auzolanean ari diren eskualdeko egitasmoak ikusgarri egiteko tresna da PLASMA, gogo eta ohiturak indartzeko, esperientziak proposatzeko, egitasmoak ezagutu, partekatu eta saretzeko gune fisiko zein digitala. Osagarri diren “tramankulua, Auzoetxe mugikorra” eta webgunea direla PLASMA esan du proiektuaren arduradun den Xabier Sanchezek: “Egurrezko egitura modular mugikorra eta aldakorra non auzolaneko esperientziak eta egitasmoak partekatzeko plataforma digitala erabiltzerik dugun”.
In-Fusioak iniziatibarekin, herritarrek eta bereziki gazteek gizartearen onurarako egiten dituzten ekintzak ikusgarri egin nahi dituztela nabarmendu du Azpirozek, “merezi duten oihartzuna izan dezaten eta eragileen arteko harremanak eraikitzeko, elkarlanean aritzeko esparruak sortzeko eta herritarren eta bereziki gazteen parte hartzea erraztuko duten guneak sortzeko”.
Iniziatiban parte hartzeko gonbita auzolana eta herrigintza Oarsoaldean suspertzeko interesa duen guztiari egin diote azkenik deia parte hartzeko. Horretarako
posta elektronikoa, eta 943 34 41 6 eta 68 31 87 94 telefono zenbakiak dituzte eskura.