Hamabost puntuko gai zerrenda jorratuko dute. Indarkeria matxistaren aurkako zein euskararen egunen harira, mozio bana aurkeztuko du EH Bilduk.
Urriko plenoa.
Azaroko ohiko plenoa egingo dute etzi arratsaldean, 19:00etatik aurrera. Hamabost puntuko gai ordena aztertuko du udalbatzak. Tartean, EH Bilduren udal taldeak aurkeztutako bi gai.
Alde batetik, pasa den ostiralean egin zen i
ndarkeria matxistaren aurkako eguna. Horren harira, mozioa aurkeztuko du ezkerreko koalizio subiranistak. Bestetik, datorren larunbatean ospatuko da Euskararen Egunaren, eta
Zer egin dezaket nik euskararen alde? izenburua duen adierazpena jarriko dute mahaiaren gainean.
Gainontzeko gaiei dagokienez, besteak beste, auzolana arautzeko ordenantzari hasiera emango diote.
Hona hemen gai zerrenda osoa.