Guraso eta seme-alaben arteko gatazkak kudeatzeko hitzaldia egingo dute etzi
Abaraxka ludotekak antolatu du hitzaldia, sei eta hamabi urte artean dituzten haurren gurasoentzako.
Abaraxka ludotekak hitzaldia antolatu du etzirako, Gatazkak: nola kudeatu? izenburupean. Sei eta hamabi artean dituzten haurren gurasoei zuzenduta dago, eta bi ikuspegi adieraziko dituzte bertan. Alde batetik, Harremanitz taldeko ordezkari batek guraso eta seme-alaben arteko gatazkei buruz ariko da, eta, bestetik, Abaraxka ludotekakoek euren esperientziaren berri emango dute.
Hitzaldia 14:45etik 16:15era izango da, ludotekan.
