Manuel Lekuona bibliotekan ekonomia sozialari, elikadura burujabetzari eta merkataritza txikiari buruz ariko dira.
Makutso baserriko lursailak Arraztalok eta Elikak kudeatzen dituzte.
Herri ekonomia jorratuko duen jardunaldia egingo dute etzi arratsaldean, herriko hainbat eragilek antolatuta. Manuel Lekuona bibliotekan izango da saioa, 19:00etatik aurrera. Jardunaldi hori herriko merkataritza txikia sustatzeko dinamikaren barruan sartu dute.
Hiru zatitan banatuko dute. Hasteko, Andoni Egiak
Ekonomia sozial eraldatzailea… kapitalismoari alternatiba erreal bat? hitzaldia emango du. Ondoren, Oiartzungo elikadura burujabetzaren arloan lan egiten duten hiru elkarteek hartuko dute hitza —Arraztalo, Elika eta Oarso Labore—. Bukatzeko, Hiritik At!-eko kideak merkataritza txikiari buruzko hausnarketa plazaratuko dute.
Honakoak dira, udalarekin batera, antolatzaile lanetan aritu direnak: Alternatiben Oihartzuna, Arraztalo, Oarso Labore, Azmarrin, LAB, Ernai eta Antiju Morik.