Iker Belintxon eta Maider Aginaga lezoarrak, Euskal Herriko txapeldun dantza soltean

Bigarrenez izan dira garaile 16 urtez azpikoen kategorian Iker Belintxon eta Maider Aginaga.

aginaga.belintxon

Belintxon eta Aginaga, behin txapelketa eskuan zutela. Argazkia: Goiena Komunikazio Taldea.

Atzo jokatu zen Bergaran 16 urtez azpikoen 39. Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa. Eta iaz bezala, lezoarrak garaile: Iker Belintxon eta Maider Aginagak eraman zuten bigarrenez jarraian txapela etxera. Lezok dantzarekin duen harreman estu-estuaren beste adibide handi bat. Estu joan zen txapelketa. Irabazleek Debagoiena hedabideari esandakoaren arabera, aski nekatuta bukatu zuten lehia, estu-estu joan zelako. Izan ere, bigarren izan zen Azpeitiako bikotearekin (Laura Bastida eta Ekain Uzkudun) norgehiagoka ederra izan zuten lezoarrek. Lehiaren bukaeran familia argazkia atera zuten irabazleek (goiko irudia da). 18 bikotek parte hartu zuten txapelketan. Onenak, lezoarrak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.