'Ozpinaren sindromea' dokumentala emango dute bihar

Bake prozesuen gainean emakumeek duten ikuspegia, papera eta borroka aztertzen du Mugen Gainetik Gobernuz Kanpoko Erakundeak egin eta Zazpi t' erdik ekoitzi duen dokumentalak.

Rosalina Tuyuc guatemalako aktibistak aurkeztuko du dokumentala.

Rosalina Tuyuc guatemalako aktibistak aurkeztuko du dokumentala.

Emakumeek bake prozesuetan duten paperari buruzko Ozpinaren sindromea dokumentala emango dute bihar Errenteria-Oreretako Reina Aretoan 19:00etatik aurrera. Bake prozesuen gainean emakumeek duten ikuspegia, papera eta borroka aztertzen du  Mugen Gainetik Gobernuz Kanpoko Erakundeak egin eta Zazpi t’ erdik ekoitzi duen dokumentalak. Euskal Herria eta Guatemala ditu agertoki, eta bertako emakumeen lekukotzak bildu ditu. Guatemalako aktibista Rosalina Tuyuc izango da Ozpinaren sindromea aurkezten, eta lehen eskutik Guatemalako errealitatea ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Emanaldiaren ostean, solasaldia izango da. Datozen egunetan, Hernanin eta Irunen emango dute dokumentala.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.