Xenpelar Sariaren finalerako txartela eskuratu du Maialen Akizuk

Bigarren kanporaketa datorren larunbatean egingo dute, eta irabazlea Akizurekin batera ariko da. Lehenengo bi sailkatuekin beste lau bertsolari arituko dira finalean, sailkapen orokorraren arabera.

Niessen kulturguneak hartuko du finala abenduaren 8an. Aurretik, bigarren kanporaketa jokatuko dute.

Niessen kulturguneak hartuko du finala abenduaren 8an. Aurretik, bigarren kanporaketa jokatuko dute.

Larunbatean jokatu zen Xenpelar Etxean  Xenpelar Sarien lehenengo kanporaketa Maialen Akizu bertsolariak irabazi du. Horrenbestez, akizu abenduaren 8an  jokatuko den finalean izango da. Bigarren kanporaketa datorren larunbatean egingo dute, eta irabazlea Akizurekin batera ariko da. Lehenengo bi sailkatuekin beste lau bertsolari arituko dira finalean, sailkapen orokorraren arabera. Lide Lasa aritu zen gai jartzaile larunbateko saioan eta Iñigo Legorburu, Patxi Petrirena eta Julian Albistur epaile lanetan. Lau ariketa egin behar izan zituzten sei bertsolariek lehenengo kanporaketa saioan, ofizioaren barruan hiruna bertso neurri eta doinu librean, eta hiruna bertso Iparragirre abilla dela doinuarekin josi zituzten; bakarka hiru puntu erantzun; eta kartzelan, hiruna bertso zortziko handian. Hamabi bertso puntuagarri, guztira. Aldearekin irabazi zuen Akizuk, 242,5 puntu eskuratu zituen urretxuarrak., eta bigarren sailkatu zen Beñat Mujikak, 221.   Sailkapena
  • Maialen Akizu: 242,5 puntu.
  • Beñat Mujika: 221 puntu.
  • Aratz Igartzabal: 220,5 puntu.
  • Eli Pagola: 206,5 puntu.
  • Sarai Robles: 199,5 puntu.
  • Asier Rubio: 189 puntu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.