Zuberoako dantzak, herritarren eskura

Zuberoako dantzen tailerra antolatu dute gaurko Kukai Dantzak eta Errenteriako Udalak elkarlanean. Dantzagunean izango da tailerra 19:00etatik 21:00etara Maritzuli dantza konpainiako zuzendaria, Jon Iruretagoienaren eskutik.

Maritzuli dantza taldea Aurrez Aurre lanarekin. Argazkia: EKE.

Maritzuli dantza taldea Aurrez Aurre lanarekin. Argazkia: EKE.

Zuberoako dantzen tailerra antolatu dute gaurko Kukai Dantzak eta Errenteriako Udalak elkarlanean. Dantzagunean izango da tailerra 19:00etatik 21:00etara Maritzuli dantza konpainiako zuzendaria, Jon Iruretagoienaren eskutik. Dantzaria eta dantza irakaslea ere bada Iruretagoiena. Ikastaroa doakoa izango da eta izena eman behar dute aldez aurretik interesdunek posta elektronikoz mezua bidalita. Tailerra, Maritzuli konpainiak abenduaren 4an, igandea,  Niessen Kulturgunean taularatuko duen Nundik Nora? ikuskizunaren emanaldiaren aurretik dator. Emanaldi horretan,  hitzaldi dantzatua egingo du Iruretagoienak, eta Zuberoako dantzaren eta maskaraden gainekoak azalduko ditu eta dantzaren bidez erakutsi kontatutakoa. Maritzuli konpainiaren emanaldia 19:00etan izango da eta sarrerak 8 euro balio ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.