'Denok gara Altsasu' aldarrikatuko dute Lezon

12:30ean bilduko dira lehenik plazan, 13:00etan herri sarrerako biribilgunera joateko. Altsasu herrian gertatutakoak salatuko dituzte.

altsasu.manifestazioa

Larunbatean manifestazioa egin zuten Altsasun. Argazkia: Guaixe.

Larunbatean, hilaren 3an, elkarretaratzea egingo dute Lezon Denok gara Altsasu leloarekin. Lehenengo deialdia 12:30ean egin dute Gurutze Santuaren plazan, eta handik herri sarrerako biribilgunera (Altamirakoa) joango dira parte hartzaileak, 13:00etan. Nafarroako herri horretan azken egunetan izan diren atxiloketak eta bestelako gertakariak salatzeko mobilizazioa izango da. Larunbatean, adibidez, milaka pertsonakl manifestazioa egin zuten Altsasun, eta Sakanako Guaixe euskarazko hedabidean hala jasota dago. Deialdia egin dutenek Jaizkibel desmilitarizatzeko eskatu dute aldi berean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.