Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Galera' itsasoan murgilduta aurkeztu du Skakeitan taldeak

Bederatzi kanturekin osatu du talde donostiarrak diskoa, Orekariak kaleratu eta bi urtera, eta luxuzko kolaborazioak izan ditu sei kantutan: Manu Chao, Fermin Muguruza, Aspencat, Itaca Band, Asier Beramendi eta Laskoraingo abesbatza.

Ikerne Zarate Gartziarena
Pasaia
2016/11/30
Skakeitan taldeak Albaolan aurkeztu du 'Galera' azken lana.

Skakeitan taldeak Albaolan aurkeztu du ‘Galera’ azken lana. Argazkia: Mendi Urruzuno.

Skakeitan tadeak disko berria, Galera, aurkeztu du. Leku berezia aukeratu du horretarako, Albaola  Itsas Kultur Faktoria, eta zehatzago, San Juan baleontzia.  Borja Antonek, Olatz Salvadorrek, Pello Armendarizek eta Julen Idigorasek, Galera zortzi urtetako garapen borobila dela esan dute, “soinu berria lortu dugu diskoarekin, gurea, baina Skakeitanen betiko sentsazioak eta esentzia mantenduta”. Bat etorri dira laurak, disko osatuena, bereziena dute Galera. Bederatzi kanturekin osatu du talde donostiarrak diskoa, Orekariak kaleratu eta bi urtera, eta luxuzko kolaborazioak izan ditu sei kantutan: Manu Chao, Fermin Muguruza, Aspencat, Itaca Band, Asier Beramendi eta Laskoraingo abesbatza. Disko laburrena izanik, lan gehien suposatu diena izan dela esan dute, “inoiz baino sakontasun handiagoa lortu dugulako eta urtebetean buruari izugarri eragin diogulako kantu bakoitzean”. Musikalki eta pertsonalki taldearentzat Galera diskoa “iraultzailea” da, ” garapen bat dakar disko honek, naturala, ez dugu ezer bilatu. Lehenengo aldiz konposatu dugu inongo traba eta aurreiritzirik gabe.  Musikari gisa identitate bat  duzu eta  identitate horrek lizentzia asko ematen badizkizu ere, morroitzak ere sor ditzake. Jakin dugu interpretatzen genuen identitate hori eta aire fresko bat eman diogu, Skakeitanen esentzia galdu gabe, nahiz eta berrikuntza askorekin datorren diskoa”. Soinu elektrikoek kabida dute, “rocka oinarria duen disko gitarreroa” den Skakeitanen lan berrian. Hala ere eta rocka garrantzitsua izanagatik, estilo aniztasuna da nagusi diskoan: “Reggae eta dancehall estiloko doinu  jamaikarren presentzia, hip hopa… iturri ezberdinetatik edandako estiloen fusio berritzailea somatu daiteke Galera diskoan”. Ostiralean, abenduaren 2an hasiko da Skakeitan disko berria saltzen eta aurkezpen kontzertua gonbidatu bereziekin abenduaren 5ean egingo du Durangoko Plateruenea Kafe Antzokian. Durangoko azokan ere izango da  Mauka diskoetxearen postuan donostiarren azken lana.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoa gaitzetsi du Arrasateko Udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.