Skate pista, harmailak eta lorategiak

Pavinsa ondoko orubea urbanizatzen ari dira Antxon, eta jarduera honekin bukatutzat emango dituzte Molinao itsasadarra biziberritzeko lanak.

Pavinsa, Molinao itsasadarra

Skate pista eraikiko dute Pavinsa ondoan, Antxon.

Obrak hasi dituzte Antxoko Marealtan, eta honenbestez Molinao itsasadarraren biziberritzearen azken fasean murgildu da Antxo. Ibaiondo pilotalekuaren jarraipen gisa, skate pista, lorategiak eta harmailak eraikiko dituzte  Pavinsa ondoko orubean. Lan hauekin erabat urbanizatuta geratuko da garai batean Antxoko industrialdea izandakoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.