Kultur egitarau oparoa Gabonetan Lezon
Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu Gabonetan Lezon. Horien artean, euskal liburu eta disko azoka, hilaren 12tik 24ra arte.
- Euskal Liburu eta Disko Azoka Kultur Aretoan. Jai Batzordeko kideek antolatu dute. Durangoko Azokan aurkeztu berri diren sorkuntzak herrian izango dira. Ordutegia honakoa da: goizez 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Hilaren 24an goizez bakarrik egongo da zabalik
- 18:30ean, Joseba Sarrionandiaren Narrazioak liburuari buruzko literatur solasaldia Andreone Udal Liburutegian.
- 12:30ean, Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolako bandaren Gabonetako kontzertua Gezala Auditoriumean.
- 18:00etan, kantu jira herritik zehar.
- 11:00etatik aurrera, San Tomas eguneko festa Karlos Saldise plazan.
- 20:00etan, antzerkia Lauka Teatro konpainiaren eskutik Gezala Auditoriumean. Amodioaren ziega lana emango dute.
- 18:30ean, Olentzero aterako da Pysbe auzotik.