Biha, osteguna, 17:00etatik aurrera jokatuko da finala Niessen Kulturgunean.
Xenpelar Sariaren bigarren kanporaketa.
Xenpelar Bertso Eskolak eta Ereintza elkarteak elkarlanean antolatutako XXIII. Xenpelar Sariaren finala jokatuko da bihar Niessen Kulturgunean 17:00etatik aurrera. Maialen Akizu, Gemma Urteaga, Beñat Mujika, Aratz Igartzabal, Aitor Servier eta Eli Pagola nor baino nor arituko dira txapela eskuratzeko.
Sarrerak 5 euro balio ditu eta 16 urtetik beherakoentzat doainik izango da saioa. Eskuratzeko, Xenpelar Kultur denda, Arkaitza Taberna, edo Aralar Tabernara jo beharko dute interesdunek.