Mogambo aretoan joko du talde irundarrak larunbatean.

Mogambon bere bigarren diskoa aurkeztuko dute irundarrek
Eszeptizismoaren poltronatik. Hala du izena
Pecozza United taldearen bigarren diskoak. Ahotsenean aurkeztu berri dute lana, Durangoko Azokan, eta etzi (hilak 10), berriz, Pasaian izango dira irundarrak,
Mogambok antolatutako rock jaialdian.
Beñat Muguruzak, Xabi Burgainak eta Lander Bidaurrek osatzen dute Pecozza United. Gertuko gaiak lantzen dituzte kantetan, eta beraien tonu garratz eta ironikoengatik dira ezagunak.
Baina irundarrak ez dira bakarrik egongo Azkuene kaleko aretoan. Beste bi taldek joko dute larunbatean Mogambon:
The Hammer Killers eta
Korkones taldeko pasaitarrak. Kontzertua 21:30ean hasiko da eta
sarrerak 5 euro balio du.
https://youtu.be/ntDyVbsjk7M