Ondo jokatu arren, punturik ez dute lortu zuri-gorriek.
Zelaian gehiago eta indartsuago borrokatu arren golik egiterik ez du lortu Pasaiak. Aitzitik, Alavesek aukera oso gutxi sortu dituen arren, horietako batean asmatu eta hiru puntuak eraman ditu Don Boscotik.
Sufritzen ari dira azken jardunaldietan zuri-gorriak. Hamar punturekin hemeretzigarrenak dira sailkapenean, azken-aurrenak.
Hurrengo partida, hilaren 17an dute, larunbata, Bermeoren kontra, 17:00etan.
Minutuko isilunea
Ana Garmendiaren aldeko minutuko isilunea egin zuten Don Boscon partida hasi aurretik. Taldearen bazkide ohi eta urte askoan zuzendaritzako kidea baten emazte, aste honetan zendu da Garmendia, gaixotasun luze baten ondorioz.