Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Paperezko ametsak berpiztu nahi dituzte

Abaraxka ludotekak ‘Paperezko ametsak’ proiektua jarri du martxan. Horren helburua da liburuak jaso, eta Argentinan eta Saharan bigarren bizitza bat ematea.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/12/09
Paperak dena eusten duela esaten da; baita ere esnatu, gogorik bada idatzi eta ahazten diren horiek ere. Eta ametsek subkontzienteak sortutako tokietara eramaten bagaituzte, Oiartzungo Abaraxkakoek ametsak eusten dituzten liburuak toki errealetara eraman nahi dituzte. Abaraxka ludotekako Nekane Martiarenak gogorarazi duenez, pasa den udan jarri zuten martxan Paperezko ametsak izeneko proiektua. «Xabi Salaberria Haurtzaro Ikastolako irakaslea etorri zen ludotekara, eta buruan zuen ideia komentatu zigun», azaldu du. Salaberriak ez zituen liburuak ardatz izango dituen proiektua eta ludoteka ausaz lotu: orain dela bi urte Frigoliburutegia martxan jarri zutelako jo zuen eurengana. Salaberria egun Argentinan dago, eta orain dela bizpahiru urte egin zuen egonaldian bertako Huamahuaca herriko auzo txiki batean liburutegi bat sortzearen ideia izan zuen. Gerora, Xabiren anaia Enekok Paperezko ametsak egitasmoa izango zenaren logotipoa diseinatu zuen. Liburuak biltzen
paperezko ametsak salaberria

Skype bidezko konexioa egin zuten azaroaren 5ean.

Proiektua mamitzen joan, eta pasa den azaroaren 5ean aurkeztu zuten udaletxeko pleno aretoan. Salaberriarekin Skype bidezko konexioa egin zuten, eta hark, Argentinatik, proiektuaren nondik norakoak azaldu zizkien han bildutako haur eta gaztetxoei. Lehenengo liburuak ere bertan bildu zituzten. Izan ere, helburua gaztelerazko liburuak biltzea da, Huamahuacara bidaltzeko, baina baita Saharako kanpamenduetara ere. Euskarazko liburuak ere jasoko dituzte, Argentinako euskal etxeetara bidaltzeko. «Proiektua oso polita da», esan du Martiarenak, «liburuak bilduko baititugu Oiartzunen eta bigarren erabilpen bat emango diegu». Arazo bat daukatela ohartarazi du Martiarenak: liburuak helmugaraino bidaltzeko modua. Finantzazio bila Liburuak bidaltzeko zer egin eta proiektuari berari buruz hasi ziren eztabaidatzen Abaraxkako haurrak. Paperezko ametsak lantzeko saio horietan egindakoak gogorarazi ditu Martiarenak: «Haurrak ideiak botatzen hasi ziren: batek esan zuen bere amak jatetxe bat daukala, eta errifak atera behar zirela han otordu bat zozkatzeko. Orduan, errifak atera genituen. Ehun atera, eta arratsalde batean saldu zituzten. Beste ehun gehiago atera ditugu». Horrez gain, eskulanak egiten adituak ziren batzuek ere euren ardura hartu zuten. Ludotekako jolas garaietan egindako eskulanak ostiral arratsaldetan plazan saltzeko konpromisoa hartu zuten, egun horretan jende asko ibiltzen delako. Kometak, orrialde aurkitzaileak —«liburuei buruz ari garenez», zehaztu du Martiarenak— eta abar lantzen dituzte ludotekako haurrek. Horrez gain, Paperezko ametsak irudikatzen duen logoarekin txapak egin dituzte, eta horiek ere saldu dituzte. Ostiral arratsaldetan ez ezik, ekitaldi berezietan ere izan (eta izango) dira: Arditurriko txondorra pizteko ekitaldian, pasa den larunbatean ospatutako Euskararen Festan… «Ekitaldi horietarako», jarraitu du Abaraxkako kideak, «gurasoak engantxatzen dituzte. Bizkotxoak egiteko eskatzen diete, eta bertan saltzen dituzte».
txondorra paperezko ametsak

Ekitaldi berezietan bizkotxoa saltzen dute Abaraxkakoek.

Kontaktuak Argentinan Eta dirua lortzen ari diren bitartean, liburuak Argentina eta Saharara bidaltzeko buruari eragiten ari dira proiektuaren partaideak. «Saharara bidaltzeko ez dugu arazo handirik, herrian El Watan elkartea baitugu, eta beraien bitartez erraza dugu», zehaztu du Abaraxkako kideak. Zailtasun handienak Hegoaldeko hemisferiora jauzi egiterakoan aurkitzen dituzte. «Hainbat aukera begiratzen ari gara:?Gobernuz Kanpoko Erakundeak; edukiontziak edota palet-ak bidaltzen dituzten enpresak —guraso batzuk horren kostua begiratzen ari dira—…», jakinarazi du. Lehenengo liburu sorta Gabonetan bidaliko dute, Salaberriaren bikotekidea Argentinara joango delako. Zati bat Huamahuacara joango da, eta bestea euskal etxeetara. Pasa den azaroaren 11tik 13ra Necochean egin zen Argentinako Euskal Astean kontaktuak egiten aritu zen Salaberria, eta hiru euskal etxe badira jada jasotzeko prest daudenak. Necocheako aterpean ere jasotzeko gertu daude.
liburuak paperezko ametsak

Ludotekako txoko batean ari dira liburuak pilatzen.

Liburuak ludotekako gela batean pilatzen dituzte, eta sailkatzen hasiak dira jada. Saharakoek ikas materiala eskatu diete, eta El Watanekoak harremanetan jarri dira zein liburu mota behar duten jakiteko. Euskal etxeetara, berriz, haur eta helduen euskarazko literatura bidaliko dute, eta Huamahuacara haurrentzako gaztelerazkoa. Liburuak eman nahi dituenak, ludotekarekin jarri beharko du harremanetan (posta elektronikoz; edo telefonoz 645 00 54 96). Martiarenak zehaztu du ez dituztela behar «duela 50 urteko liburu hori-hori horiek». Egoera duinean egon behar dute liburuek, bidai luze eta emankorra baitute aurretik. Bestalde, Abaraxkakoek beste zita bat dute bihar arratsalderako. Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra izango dute ludotekan, 16:30etik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.