Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Bantzaldiak dantzan jarriko ditu entzuleak

EMKEren Musika Bandak, Aiko taldeak eta Kukai Dantzak elkarlanean antolatu duten emanaldia Niessen Kulturguneak hartuko du larunbatean 19:30ean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/12/12
Bantzaldia gaur aurkeztu dute udaletxean.

Bantzaldia gaur aurkeztu dute udaletxean.

Musika eta dantza tradizionala uztartuta, dantzan jarri nahi ditu entzuleak Bantzaldiak. EMKEren Musika Bandak, Aiko taldeak eta Kukai Dantzak elkarlanean antolatu duten emanaldia Niessen Kulturguneak hartuko du larunbatean 19:30ean. Helburua ikusleak dantzan jartzea du Bantzaldiak, “dantza gogoa baino ez da behar”, esan du musika bandaren zuzendari Alain Aierdik, eta herritar guztiak animatu ditu bat egitera. Dantza eta musika tradizionalaren formakuntza eta zabalkuntzan ari den Aiko taldearen ekimena da Bantzaldia, eta pasa den ekainean abiatu zuen Bilboko Alondegian. Euskal Herriko musika ikuskizun interaktiboa da, eta besteak beste, pasodobleak, balsak, edo txotisa dantzatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, euskal doinuekin batera. Niessen kulturguneko auditorioa ekitaldirako prestatu dutela esan du Aierdik, “aulkiak kenduko ditugu, bertaratutakoek lasai eta eroso dantza dezaten”. Aiko taldeko Xabi Bikandik erromerien garrantzia nabarmendu du, “sozializazioaren unerik garrantzitsuena da erromeria. Gizartean beharrezkoak dira gaur egun, elkarrekin izateko, ukitzeko, ondo pasatzeko”. Bantzaldian entzungo den musika guztia Bikandik konposatutakoa izango da. Doakoa izango da sarrera, baina gonbidapenak eskuratu beharko dituzte bertaratu nahi dutenek; dagoeneko banatzen hasi dira. Horretarako, Niessen Kulturgunera jo beharko dute ohiko ordutegian. ‘Pello eta otsoa’ Errenteriako Musika Kultur Elkarteak haurrei begirako emanaldia antolatu du aurten ere. Pello eta otsoa ipuin musikatua egingo du Sugar Ensemble taldeak, euskaraz, 4 eta 10 urte arteko haurrentzat. Sarrera doakoa da emanaldi honetarako, baina gonbidapenak jaso beharko dituzte bertaratu nahi dutenek. 100 banatuko dituzte guztira, eta haurrak bakarrik sartu ahalko direla esan du Aierdik, “leku arazoa dela eta, gurasoak sartzen badira, haurrak kanpoan geldituko direlako. Halere, begiraleak izango dira bertan”. Gonbidapenak jasotzeko Xenpelar Etxera jo beharko dute hilaren 26tik 29ra bitartean interesdunek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.