EPLEko etorkizun handiko pilotariak lau garaipen eskuratu ditu pasa den astean.
Goikoetxea EPLEko pilotaria Baztango finalean.
Aste paregabea izan du Iraitz Goikoetxea EPLEko Kimuak. Lau garaipen lortu ditu etorkizun handiko pilotariak astebetean, hiru bikoteka Lazkaoko Gartziarekin batera, eta bat banaka. Zizurkilgo Txapelketan final-laurdenetako partida irabazi zuen Gartziarekin batera joan den asteartean 16-14, eta final erdia 16-3, ostegunean.
Ostiralean EPLEkoak garaipena lortu zuen Banakako Gipuzkoako Txapelketaren final-laurdenetan. Lan handia egin zuen gogor joan zen partidan. Azkenik, atzo Baztanen jokatu den txapelketako finala irabazi zuen Goikoetxea eta Gartziak osatutako bikoteak (18-15).