Gnaturaldia, Gipuzkoako natura balioa sustatzeko sorkuntza kolektiboa oinarri duen proiektua, asteazkenean helduko da Errenteria-Oreretara.
Añarbe baso erreserbara egingo dute bisita gidatua hilaren 17an.
Gnaturaldia, Gipuzkoako natura balioa sustatzeko sorkuntza kolektiboa oinarri duen proiektua, asteazkenean helduko da Errenteria-Oreretara. Bi ekintza antolatu dituzte Gipuzkoako natur jardunaldien barruan udalerrian, emanaldi-hitzaldia eta bisita gidatua. Asteazkenean egingo dute lehenengoa, eta Jacques Perrin eta Jacques Cluzaudek zuzendutako Las Estaciones (Urtaroak) filma emango dute Reina aretoan. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta filma proiektatu baino lehen, Arturo Elosegi EHUko Ekologia katedraduna Añarbeko baso erreserbaz mintzatuko da. 19:00etan emango dute filma, eta azken horrek, Izotzaren Arotik gaur egunera Europako basoek izan duten bilakaera erakusten du.
Larunbatean antolatu dute bigarren ekintza. Añarbeko natura ondarea ezagutzeko bisita gidatua egingo dute. 1:00etan abiatuko dira Susperregi jatetxetik eta 14:00etan amaituko da. gehienez 30 lagunek parte hartu ahalko dute eta horretarako izena eman behar dute 943 11 29 15 telefono zenbakira deituta edo
posta elektronikora mezua bidalita.