Benjamin eta kimu mailetako igerilariek hartuko dute parte Elorsoro kiroldegiko igerilekuan.
XI. San Esteban Igeriketa Txapelketa egingo dute Elorsoron.
Oarsoaldea Igeriketa taldeak 11. aldiz antolatu du San Esteban Saria. Datorren larunbatean lehiatuko dira igerilariak. 2003 urtean jaiotako mutilek eta 2004 eta 2008 urteen artean jaiotako neska-mutilek hartuko dute parte Elorsoro kiroldegiko igerilekuan egingo duten txapelketan.
Igerilari bakoitzak proba bakar batean har dezake parte, eta serieak zeintzuk izango diren ikusi nahi dituenak,
estekan egin beharko du klik. Oarsoaldea Igeriketak taldeko gurasoei eskerrak eman dizkie antolakuntzan ariko direlako, baita Intersport dendari ere, elkarlanagatik.
XI. San Esteban Igeriketa Txapelketa 16:00etan hasiko da.