Antiju Morik eta udalak antolatu dute kontzertua. Sarrerak asteburuan jarriko dituzte salgai.

Gaur aurkeztu dute Anari Alberdiren kontzertua, Antiju Morik eta udaleko kideek.
Antiju Morik talde feministak eta Oiartzungo Udalak kontzertua antolatu dute hilaren 23rako. Anari Alberdi abeslari azkoitiarrak bere diskorik berriena (
Epilogo bat, Bidehuts, 2016) aurkeztuko du, taldearekin batera. Izenak dioen bezala, iaz argitaratu zuen
Zure aurrekari penalak diskoari epilogoa da dozena erdi abesti dituen diskoa.
Asteburu honetan jarriko dituzte sarrerak salgai, zortzi euroan. Elorsoro kiroldegian, Garmendi txokolategian eta Amazkar eta Makutxo tabernetan jarriko dituzte txartelak salgai. Egunean bertan ere, geratuz gero, jarriko lituzkete salgai, prezio berean. 160 sarrera jarriko dituzte salgai.
Udalak Antiju Morik taldeari eskerrak eman dizkio, elkarlanean aritzeko proposatzeagatik eta “feminismotik kulturgintzan ere eragin daitekeela eta beharrezkoa dela erakusteko”.