Saioa Iraola Urkiolak 'Izena eta izana ezbaian' izeneko hitzaldia emango du, Antiju Morik taldeak gonbidatuta. Eskola feministaren barruan da saioa.

Saioa Iraolak emango du hitzaldia.
Antiju Morik taldeak antolatutako eskola feministak beste saio bat egingo du hilaren 23an. Saioa Iraola Urkiola gonbidatu dute bertara, eta Emagin eta Euskal Herriko Bilgune Feministak sortutako izendegiaren gida praktikoa aurkeztuko du, Izena eta izana ezbaian izenburupean.
Pertsona izenei buruz egindako gogoeta feminista ezagutaraziko du, eta gidako izenak aukeratzeko garaian egondako irizpideak ere azalduko ditu. Izenen binarismoa aztertu, eta izendegian egon daitezkeen zirrikituak azalduko ditu Iraolak. Saioa bibliotekan izango da, hilaren 23an, 18:00etatik aurrera.