Gazte erakundeak II.Kongresura begirako prozesua "festa giroan" aurkeztuko du larunbat arratsaldean.

Inurritegia prozesua aurkeztu zuten urriaren 29an, Gernikan [Busturialdeko Hitza].
Orain dela lau urte sortu zen Ernai, eta datorren apirilean egingo du bere ibilbideko bigarren kongresua. Horri begira, Inurritegia izeneko prozesua abiarazi du Ernaik, “momentuak eskatzen dituen eztabaida, hausnarketa eta erabakiak aurrera eramateko”.
Hortik aurrera, “nora goazen jakinda, gure ekinbidea eraginkorragoa izatea, indartu eta birdefinituko dugu. Norbanakotik kolektiborako jauzia eman genuen”, zehaztu du Ernaik. Lan hori herriko gazteekin batera egin nahi dutela jakinarazi dute, eta horregatik, larunbateko aurkezpenera joatea gonbidatu dituzte. Larunbatean jarri dute zita, 18:30ean, gaztetxean. Aurkezpen ekitaldiaren ondoren, triki-poteoa egingo dute plazan, festa giroan.