Oiartzuarrek seigarren jardunaldian atzeratutako partida jokatuko dute arratsaldean.

Iazko denboraldian Lezaman jokatutako derbia.
Seigarren jardunaldiari dagokion partida jokatuko du gaur arratsaldean Oiartzunek. Egungo liga txapeldunaren zelaian, Lezaman, jokatuko du Gari Argotek zuzendutako taldeak. Partida 19:30ean hasiko da, eta ETB4k eskainiko du zuzenean. Oiartzun Kirol Elkartearen talde nagusiak ligako lehen garaipena bilatuko du gaur.
Urriaren 12an jokatuko zuten partida, baina bizkaitarrek Europako txapelketako norgehiagoka zuten. Zurigorriek ez zuten gainditu Fortuna Hjorring Danimarkako taldearen kontrako kanporaketa.