Haurrentzako zein helduentzako ibilbideak prestatu dituzte igande egunerako.
Lasterketa aurkeztu zuteneko argazkia.
Elkartasun Lasterketa antolatu dute bosgarren aldiz. Igandean izango da, Doneztebe plazan hasi eta bukatuta. Haurrak 10:30ean irtengo dira bertatik, eta ordu erdi beranduago, helduak irtengo dira.
Betiko ibilbidea urratu beharko dute, sei kilometro eta 500 metro luzekoa.
Izen emateak zortzi euro balio ditu —etzi bertan, hamabost—, eta Amazkar tabernan edo Elorsoro kiroldegian egin daiteke. Internet bidez egin nahi izanez gero,
Herri Krosaren webgunearen bitartez egin daiteke. Haurrena egunean bertan egingo da. Parte hartzen duten korrikalari guztientzako oparia egongo dela ziurtatu dute Elkartasun Lasterketa Herrikoia antolatzen dutenek, eta iazko 350 korrikalariak gainditzea espero dute.