Ihoteetako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da
Abenduaren 24a izango da proposamenak bidaltzeko azkeneko eguna. Irabazleak 200 euroko saria izango du.
- Edonork parte hartu dezake, bakoitzak nahi dituen kartel kopurua aurkeztuz.
- Taldeka edo bakarka aurkez daiteke.
- Kartelak jatorrizkoak izan beharko dute. Orain arte argitaratutako argazki, kartel edo marrazkien kopiak ez dira onartuko.
- Kartela egiteko edozein teknika erabili daiteke.
- Kartelaren neurria 42×59,4 zentimetrokoa izango da (DIN A2).
- Kartelak Oiartzungo Ihotik 2017 testua jarri beharko du. Egitaraua Ihote Taldeak jarriko badu ere, horretarako lekua uztea baloratuko da.
- Kartel guztiak festari buruzkoak izango dira: kuestazioa, Ihoteetako pertsonaiak…
- Formatu digitalean aurkeztu beharko da derrigorrez.
- Kartela antolatzaileen e-posta helbidera bidali beharko da. Horrekin batera, testu-artxibo batean egilearen izen-abizenak, adina, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa agertu beharko da, eta mezu elektronikoan bertan idatzita, beraz, bi artxibo bidali beharko dira: kartela eta datu pertsonalak.
- Kartelak abenduaren 24a baino lehen (egun hori barne) aurkeztu beharko dira. Epez kanpoko kartelak ez dira onartuko.
- Epaimahaia Ihote Taldeko lagunek osatuko dute.
- Saria 200 eurokoa izango da.
- Irabazlearen izena abenduaren 26 egunean argitaratuko da webgunean.
- Ihote taldeak saritutako lana libreki moldatu, aldatu edo editatu ahalko du.