Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oiartzun eraberritzen jarraitzea ahalbidetuko dituzten aurrekontuak aho batez onartu dituzte

Aurtengo aurrekontuen bidea jarraituko dute datorren urtekoek, eta udal eraikinen erabilera zehazteko proiektuekin hasiko dira, besteak beste.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/12/21
2017ko aurrekontuak oiartzun

EAJko zinegotziek (bi joan ziren atzo) “baiezko kritikoa” eman zieten 2017ko aurrekontuei.

Atzo arratsean abenduari dagokion plenoa egin zuen udalbatzak. Udal gobernu taldeak 16 milioi eta erdi euroko aurrekontuak aurkeztu zituen. Jexux Leonet alkateak azaldu zuenez, aurrekontuak osatzerako orduan, auzo batzarretan egindako ekarpenak, zein herriko eragile eta oposizioko EAJrenak kontuan hartu dituzte. Guztien parte hartzea eta jarrera eskertu zituen. Errepaso azkar bat eginez, alkateak azaldu zuen herria berritzeko ildoarekin jarraituko dutela 2017an ere. Horrela, diru partidak honako proiektuetara bideratuko dituzte, besteak beste: udal eraikinen (Arizmendi, Egiaenea eta Urkabe Baita) erabilerako proiektuak idaztea; errepideak berritzea (Lintzirin ingurua); auzoetako batzarretan tokian tokiko eskakizunak betetzea; herri bideak txukuntzea; Larre Plana eta Lur Bizi egitasmoekin jarraitzea; etxebizitza plan integralarekin jarraitzea eta gazteen etxebizitza plana osatzea; argiteria aldatzea… Horrez gain, Madalensoro pilotalekua berritzeko diru laguntza eskatuko diote aldundiari. Horrez gain, gazteria, berdintasun eta ongizate sailetara partida berriak bideratuko dituztela jakinarazi zuen. Ongizate sailean, gainera, ardura berri batzuk hartuko ditu udalak 2017tik aurrera. Aurrekontu orekatutzat jo ditu Leonetek EAJk, baiezkoa Oposizioko taldeak, EAJk, aurrekontuen alde bozkatu zuen. Iaz abstenitu egin zirela gogorarazi zuen Rafael Bergaretxe eledunak. Izan ere, orduan beraiek egindako ekarpen batzuk kanpoan geratu zirela adierazi zuen, baina 2017akoan sartuko direla eta aldeko bozka eman zuen. Horrela, bariantean aparkatzeko “festarekin” bukatzeko neurriak hartzea txalotu zituzten, eta horri irtenbidea ematea. Lintzirin, Larre Plana, Lur Bizi eta antzeko planei ere ongietorria eman zioten EAJko zinegotziek, baita udal eraikinetan proiektuak abiarazteari ere. Gainera, zorra 700.000 euroan gutxitzea ere begiz onez ikusi dute —bi milioi euroan geratuko dela esan zuen Leonetek, eta ez mailegurik eskatzea ez dutela aurreikusten—. Hala ere, baiezko botoa “kritikoa” dela adierazi zuen. Adibidez, uren tasari dagokionez, zalantzak agertu zituen. Jeltzaleek uste dute Añarbek egindako igoerarekin bat ez datozela, eta agian udalaren diru-kutxa hipoteka dezakeela. Alkateak erantzun zion estolderia udalak kudeatzen duela, eta Añarberi ordaindu beharrekoa eta udalak jasotzen duena orekatua dela. Bestalde, hondakinen zergetan ere duda-mudatan daude EAJkoak. Bergaretxek esan zuen Zubietako errauste plantaren proiektua aurrera doala, eta ez dakiela udalari zenbateraino eragingo dion. Horregatik, hondakinen batzordea “ahal bezain pronto” martxan jartzeko eskatu zion udal gobernu taldeari. Alkateak esan zion eurek errauste plantari buruzko informazio gutxi jasotzen dutela, eta urtarrilean batzordea eratzen saiatuko direla. Udal langileak Plenoko gainontzeko puntuei dagokienez, udaleko langileei soldata %1 igotzea adostu zuten bi udal taldeek. Izan ere, 2010etik ezin izan diete soldatarik igo, “Madrilgo Gobernuaren injerentziagatik”, alkateak salatu zuenez. Administrazioaren eta langileen arteko bilerak emankorrak izan direla jakinarazi zuen alkateak, eta horren adibide dela langileen batzordeak aho batez onartzea udal gobernuak proposatutako igoera. “Bi aldeen arteko harremanak normalizatu nahi genituen, eta hala adostu dugu”, gaineratu zuen. Gainontzeko puntu guztiak ere aho batez onartu zituzten atzo bildutako zinegotziek. Plenoaren bukaeran, galdera eta eskaeren txandan, udal idazkariak hitza hartu zuen. Izan ere, Martin Beramendi alkatearen aurkako epaiketan deklaratu behar izan baitzuen garaiko udaltzainburuarekin eta artxibozainarekin batera. Beramendiri udalaren dokumentuak modu desegokian zaindu izana leporatzen diote. Udal idazkariak esan zuen “gogorra” izan dela epaiketan deklaratu behar izatea, eta berak bere lana bete besterik ez zuela egin defendatu zen. Udalaren babesa jaso zuen udal idazkariak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.