Dena prest da Pasaian Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko

Lau barrutietatik igaroko dira ikazkina eta bere laguna.

Olentzero, Donibane

Lau barrutietan bilduko dituzte eskutitzak Olentzerok eta Mari Domingik.

Pasaiara larunbatean iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi. Antxon, 11:15ean bilduko dira haurrak Usozen, mendi aldetik jaitsiko den Olentzerori harrera egiteko. Ondoren, Alkartasuna Dantza Taldeak antolatuta, herriari bira emango diote, kantuz. Eskutitzak azokan jasoko dituzte Olentzerok eta Mari Domingik. Arratsaldez ere irtengo da Olentzero Antxon, Basarik antolatuta. Trintxerpen, Serafin Esnaola plazan jasoko ditu eskutitzak ikazkinak, 17:00etatik 18:45era, eta berarekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da baita ere. 19:00etatik aurrera kantatzera irtengo da, musika eskolak antolatuta. San Pedron, berriz, 17:30ean irtengo da Olentzero, Zamatetetik, eta entsegua bihar egingo dute (hilak 23, ostirala), 19:00etan, frontoian. Donibanen, azkenik, 18:00etan irtengo dira, Meipitik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.