Motozale bat zauritu da gaur goizean jazotako istripuan
25 urteko errenteriarraren motorrak talka egin du auto baten kontra, Gi-636 errepidean.
Errenteria-Oreretako 25 urteko motozale bat Donostia Ospitalera eraman behar izan dute gaur goizean, GI-636 errepidean izandako istripu baten ondorioz.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 07:40an izan da, Errenteria-Oreretako noranzkoan. Kia auto batekin talka egin du emakumeak gidatutako motoak. Ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute.