Kalera kalera dinamikak mobilizazioak antolatu ditu lau barrutietan.
Preso politikoen askatasuna aldarri biderkatu dira azken egunotan mobilizazioak. Pasaiako lau barrutietan egin dira mobilizazioak, preso ohiek antolatuta.
Kalera Kalera iniziatibak egin ditu deialdiak. Presoen eskubideen defentsan jauzi kualitatiboa eman nahian plazaratu dute iniziatiba preso ohiek. Lehengo abenduaren 10az geroztik itxialdian ari dira Usurbilen kolektiboko hainbat kide ohiek, eta paraleloan antolatu dirtuzte mobilizazioak herri guztietan.
Pasaian, urteko azken egunean, elkarretaratzeak egin zituzten, eta Martuteneko espetxera egin zen martxara biltzeko deia zabaldu zuten.
Beste bi deialdi
Kalera Kalera dinamikak beste bi ekitaldi antolatu ditu. Ostiralean, hilak 6, Donostian kalejira egingo dute 19:00etatik aurrera. Kontxako badia bete eta kandelekin argiztatzea da helburua.
Iniziatibari hilaren 8an emango diote bukaera, Usurbilen preso ohiek emango duten agerraldiarekin.