Bizitu proiektuaren helburua, dibertsitate funtzionala duten haurrei zinemaz disfrutatzeko aukera ematea da gainontzeko haurren baldintza berdinekin.
Printze txikia filma emango dute lehen saioan.
Bizitu proiektua abiatu dute Mindarak, Dibertsitate Funtzionala duten pertsonei Arreta emateko Gipuzkoako Elkarteak, eta Juneren Hegoak, haurren gaixotasun edo dolu esperientzia bizitzen ari diren Gipuzkoako familiei laguntzen dien elkarteak. Asteazkenean egingo dute lehen saioa, eta
Printze Txikia filmea aukeratu dute horretarako. 17:30ean izango da Niessen Kulturgunean eta doakoa izango bada ere, sarrera beharko da bertaratzeko. Horiek, filma hasi aurretik banatuko dituzte kulturgunean bertan.
Bizitu proiektuaren helburua, dibertsitate funtzionala duten haurrei zinemaz disfrutatzeko aukera ematea da gainontzeko haurren baldintza berdinekin: “aisialdiko eta ondo opasatzeko giroa sortu nahi dugu, eta aisialdiko gune horretan ere parte hartzea sustatzea, saioa pubiliko zabalari irekia baita”.
Zine aretoa familia osoarentzat aisialdi gune bihurtzea zaila dela esan dute proiektuaren bi sustatzaileek, “batez ere behar bereziak dituzten haurren familientzat”, eta hori dela poriektuaren ardatza nabarmendu dute, “zinemaren esperientzia denen eskura jartzea, haur bakoitzaren ezberdintasunak errespetatuzreta izan ditzaketen behar bereziei erantzunez”. Saioan bertan, filmearen gainekoak hitze egiteko aukera izango da, argiak piztuta izango dituzte, ikusleek mugitzeko aukera izango dute behar badute, “dibertsitate funtzionala duten haurrentzat zinema egokituko dugu”.