Ikuskizuna 12:00etan hasiko da, Bekoerrota kiroldegian. 'Tipi-Tapa Korrika', Korrikaren gaineko emanaldia da.
Korrika du ardatz pailazoen ikuskizun berriak.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren ikuskizun berria aurkeztuko dute bihar (osteguna, hilak 5) Lezon,
Tipi-Tapa Korrika. Ohikoa da Lezon Errege Egunaren bezperan pailazoen emanaldia, eta aurten ere ez du hutsik egin.
12:00etan hasiko da ikuskizuna (11:30ean zabalduko dituzte ateak; 11:00etan irekiko dituzte sarreren salmentarako leihatilak, sarrerak baleude). Bertan, Korrika izango dute ardatz, beti bezala, hainbat osagairekin.
Sarreren prezioa 8 eurokoa da. Aldez aurretik Lezoko Udaleko Kultura Sailaren bulegoan (08:30etik 14:30era), Bekoerrota kiroldegian, Altzate igerilekuan, Errenteriako Xenpelar Kultur Zentroan, eta
Internetez eros daitezke.