Egoiliar txartela astelehenetik berritu daiteke
Errenteria-oreretan aparkatzeko egoiliar txartelak astelehenetik aurrera berritzeko aukera izango dute erabiltzaileek otsailaren 4a arte.
Errenteria-oreretan aparkatzeko egoiliar txartelak astelehenetik aurrera berritzeko aukera izango dute erabiltzaileek otsailaren 4a arte. Erabiltzaileek iazko kopuru berak ordaindu beharko dituzte txartel berria eskuratzeko. Bulegoa aldatu dutela eta, berritzeko, Korsario Ikutza kaleko 5. zenbakira jo beharko dute interesdunek 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era astean zehar, eta goizez larunbatetan.
Txartela berritzeko, nortasun agiriaren fotokopia eta autoaren zirkulazio baimena eraman beharko dute. Epe horretan egoliar txartela berritzen ez duten pertsonei automatikoki emango diete baja eta berritu nahi badute, hasieratik hasi beharko dute berriz prozesua.
