Trintxerpe eta Herrera arteko pasabideak udalaren oniritzia du
Behin behinean onartu du alkateak, dekretu bidez.
Pasaiako alkateak dekretuaren bitartez ebatzi du hasierako onarpena ematea kaiko Herreran Euskal Trenbide
Sarearen eta Trintxerpeko barrutiaren arteko lotura egiteko proiektuari. Oinezkoentzat eta txirrindularientzat pasabidea eraiki behar dute.
