Jokalari zuri-gorri bat kaleratu zuen epaileak eta taldeak ezin izan zion desabantailari eutsi.
Azken egunetako tenperatura hotzen ondorioz izoztu egin da Don Boscoko zelaia.
Izotz gainean jokatu dute azken partida Pasaiak eta Portugaletek, azken egunetako hotzaren ondorioz, zelaiaren belarra hormatuta egon delako. 0-2 galdu dute zuri-gorriek.
Partidaren 54 minutuan Izagirre kanporatu zuen epaileak, eta berehala iritsi zen Portugaleteren lehen gola, 57. minutuan, Albertoren eskutik. Bigarren gola Abasolok sartu zuen, penaltiz, zuri-gorrien ahaleginak suntsituz.
Hurrengo partida Beasainen dute pasaitarrek.