Manifestazioa deitzeko Sarek Bilbon egindako agerraldia. Argazkia: Sare
Larunbatean, 17:30ean, Bilboko La Casillatik abiatuko da Sarek antolatutako manifestazioa. Euskal presoen Euskal Herriratzea aldarrikatuko dute manifestazioan, eta Pasaian autobusak antolatu dituzte lau barrutietan.
Antxotik bi autobus irtengo dira Bilborantz larunbatean: 11:00etan lehena, eta 15:00etan bigarrena, biak Ibaiondoko geltokitik. Goizeko autobusean joateko asmoa dutenek, Dani tabernan eman behar dute izena, eta arratsaldeko autobuserako zerrendak, berriz, Mimos, Kamio, Leunda eta Kurlinka tabernetan topa daitezke.
San Pedroko autobusa, 15:30ean abiatuko da pilotaleku ondoko geltokitik, eta 15:35ean egingo du geldialdia Trintxerpen, Dax taberna parean, jendea hartzeko. Izena emateko zerrendak Antxetan eta Trintxer elkartean jarri dituzte.
Donibaneko autobusa, berriz, Meipitik irtengo da 15:30ean. Izena emateko, Itziar tabernan eta Bixi-Bixi elkartean jarri dituzte zerrendak.