Tipi-Topa adinekoek ariketa fisikoa egiteko egitasmoa da, herritik zehar eta oinez hainbat zeharkaldi eginez. Ostegunero egiten dute.
Tipi Toparen aurreko ibilaldi baten irudia.
Tipi-Topa irteeren urteko lehena bihar (osteguna, hilak 12) egingo dute. 10:45ean abiatuko dira bide luzea egingo dutenak, eta 11:00etan bide motzekoak, udaletxe paretik. Biek ala biek herritik zeharkaldia egingo dute. Ostegunero egiten dira egitasmoaren barruko martxak.
Tipi-Toparen helburua adineko pertsonek ariketa fisikoa egitea, horrek ere psikikoki ere lagunduko dielakoan, lagunartean oinez ibiltzea lagungarri delako maiz bakarrik bizi diren adinekoentzat. Egitasmoarekin hasi zirenetik gero eta gehiago dira egitasmoarekin bat egion dutenak.
Bidea bukatzean, salda emango diete parte hartzaileei.