Ereintza elkarteak banatu ditu XXXVI. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sariak.
Miren Usabiaga errenteriarrak irabazi du Errenteriako Ipuin onenaren saria. Argazkia: Carrera
Ereintza elkarteak banatu ditu XXXVI. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sariak. Gotzon Plaza Gernikarraren
Santamartako tren geltokia ipuina izan da euskaraz idatzitako onena, eta Castelloko (Herrialde Katalanak) Arturo Sanchezen
La variable Magnus gaztelaniazko onena. Pasa den larunbatean egin zuten sari banaketa, eta bi horiekin btera, Ibarrako Leire Iruretagoienak eta Miren Usabiagak ere jaso zuten saria. Lehenak 25 urtetik beherako ipuin onenarena euskaraz, eta bigarrenak, Errenteriako ipuinik onenaren saria.
Guztira 1.028 ipuin aurkeztu dituzte lehiaketara, 1.003 gazteleraz eta 25 euskaraz.