Hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak gaur 19:30ean Niessen Merkatalgunearen sarreran.
Emakume bat hil zuten herenegun Portugaleten. 92 urte zituen eta semea atxilotu zuten ustezko egilea delakoan. Hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Oarsoaldeko Mugimendu Feministak gaur 19:30ean Niessen Merkatalgunearen sarreran. Oarsoaldeko lau udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egin dute Mugimendu Feministaren deialdiarekin, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera elkarretaratzean.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dutela esan dute: “Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrak lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”.
Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak hil duten emakumearen familiari “elkartasunik beroena” helarazi diote.
Oiartzunen ere elkarretaratzea deitu dute. 19:30etan izango da hori ere Done Eztebe plazan.