Makina berriak jarri dituzte Donibanen.
Urte berriarekin batera jende askok jotzen du kiroldegietara. Askotan, baina, zalantza asko izaten dituzte erabiltzaileek; beren beharretarako zein jarduera hautatu, aparatuak nola ibili… zalantza asko izaten dira.
Bada, zalantza horiek argitze aldera aholkularitza zerbitzu berri jarri dute martxan. Osasuna, gorputzaren sasoia, edota kirol-errendimendurako jarraipena egitea… denetarako aukera eskainiko dute.
Interesdunek
kirolguneetako harrera-lekuetan galdetu besterik ez dute, eta gaian adituak diren langileek ariketa fisikoa egiteko banakako programa prestatuko diete, norberaren ezaugarri eta beharretara egokitua.