Emakumeen Kulturarteko Taldeak saioa egingo du ostegunean Eraldaketa Feministaren Eskolaren barruan.
Hileko hirugarren ostegunetan bilduko a Emakumeen Kulturarteko Taldea. Irudia: Herri Bizia
Emakumeen Kulturarteko Taldeak saioa egingo du ostegunean Eraldaketa Feministaren Eskolaren barruan. Hileko hirugarren ostegunetan egiten dute saioa, eta aurten maiatza arte elkartuko da taldea. Jatorri ezberdinetako emakumeak elkartu eta euren artean ezagutzea du helburu, taldeak, sareak sortzeko.
Hirugarren urtez abiatuko dute taldea, eta besteak beste, bertan biltzen diren emakumeek, gastronomia, historia, istorioak partekatuko dituzte eta Errenteria-Oreretan diren kultur anitzak emakumeen ikuspuntutik balioan jartzeko gunea izango da, gainera. Saioetan hizkuntza aniztasuna errespetatu dute eta aukera emango diete parte hartzaileei euren hizkuntzan aritzeko.
Merkatuzarrek hartuko du saioa, 10:00etatik 12:00etara. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Udaleko Berdinatsun azpiatalaren bidez 943 44 95 76 edo 673 06 24 82 telefono zenbakietara deituta edo
posta elektronikora mezua bidalita.