Bilbora bidean
Eskualdeko ehunka herritar pate hartuko dute gaur Sarek Bilbon deitu duen manifestazioan.
Sarek deituta manifestazioa izango da gaur arratsaldean, Bilbon, presoen eskubideen alde, eta, jendetza biltzea espero da. Giza Eskubideak, Konponbidea, Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira lelopean, Casillatik abiatuko da manifestazioa, 17:30ean. Pentsamolde askotariko hamahiru lagunek eramango dute pankarta.
Eskualdeko lehen autobusa, 11:00etan irten da Bilbora bidean, Pasai Antxotik. Gainontzekoak, 15:00eta 15:30ak bitartean aterako dira.