Herritarren parte hartzea sustatuko du udalak, Zarataren Aurkako Ekintza Plana elkarlanean osatzeko.
Zarata mapa osatzeko bilerak egingo ditu udalak auzotarrekin.
Zarata maparen ondorioak aztertu ondoren, Errenteriako Ingurumen Akustikoa Hobetzeko Planaren zirriborroa idatzi du ACC Centro de Acustica Aplicada enpresak. Inguruaren kalitate akustikoa hobetzeko proposatu diren ekintzak zehaztu ditu bertan, eta horren harira, herritarren parte hartzea sustatuko du udalak, Zarataren Aurkako Ekintza Plana elkarlanean osatzeko.
Ingurumen departamentuaren web orrian argitaratu du udalak
zirriborroa . Parte hartzean sakontzeko, gainera, azterlana egin duten teknikoek zuzeneko aurkezpena egingo dute, eta horretarako hainbat bilera egingo dituzte. Informazioa zuzenean jaso nahi duten bizilagun guztiei irekitako bilerak dira, eta bertara, zaratak eragina duen auzoetako bizilagunak bertaratzea nahi du udalak.
Bilera egunak
- Hilak 19, osteguna: Gaztaño, Zamalbide, Beraun eta Pontika auzoak. Udaleko lehen solairuko bilera gela handian, 19:00etan.
- Hilak 25, asteazkena: Agustinak, Erdialdea, Fanderia eta Lartzabal auzoak. Pleno aretoan 19:00etan.
- Hilak 26, osteguna: Galtzaraborda, Igantzi, Kaputxinoak, Iztieta eta Alaberga auzoak. PLeno aretoan 19:00etan.