Anunciata ikastetxean dena prest dute San Sebastian Eguna ospatzeko.
Anunciatako haurrak, Antxon jotzen dute danborrada Donostiara joan aurretik.
Gertu dago San Sebastian Eguna, eta hiriburuan soilik ez, Pasaian ere ageriko da. Antxoko
Anunciata ikastetxeak konpainia propioa du Donostiako danborradan, eta gogor ari dira entseatzen, txiki nahiz helduek. Ibaiondo pilotalekuan egin dituzte azken entseguak.
Anunciatako helduen danborrada 18:00etan abiatuko da Altzatik, ostiralean. Altzako kaleak zeharkatu ondoren, Antxora itzuliko da konpainia. Eskalantegi kalera 21:40ean iritsiko direla espero da. E16 tabernaren parean egingo dute geldialdia antxotarren aurrean jotzeko. Handik ikastetxera itzuli eta amaitutzat emango dute festa.
Haurrek, berriz, ostiralean, 11:00etan joko dute Antxoko Gure Zumardian, ondoren Donostiara joateko. 13:00etan joko dute Donostian. Horrez gain, bezperan, ostegunean, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoek Antxon joko dute, zumardian, 15:30ean.
Ikasleen festa
Jende askok ospatzen du Pasaian San Sebastian Eguna, baina bereziki, haurren jai eguna da, herriko ikastetxeek festa egiten dutelako. Honenbestez, eta ostiralean klaserik ez dutenez, ikastetxeetan ostegunean joko dute ikasleek danborrada.
Pasaia-Lezo Lizeoan, esaterako, ostegun arratsaldean joko dute txikiek, baita Trintxerpeko
Karmengo Ama ikastetxean ere.
Bezperan, baina, urtero legez, lepo izango dira herriko elkarte eta jatetxeak.