KoopFabrika ekintzailetza sozialerako programa abiatuko dute lehenengoz Oarsoaldean.
KoopFabrikaren aurreko saio bat.
KoopFabrika ekintzailetza sozialerako programa abiatuko dute lehenengoz Oarsoaldean. Formazioa eskainiko du, eta horrekin batera, saretzeko laguntza eta proiektuen jarraipena egingo du hiru eskualdeetan modu bateratuan: Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean. Ekintzailetzari euki sozial, kooperatibo eta eraldatzailea eman nahi dio KoopFabrikak, tokian tokiko sareen garrantzia abiapuntu hartuta, eta horren harira, hiru profiletako jendeari zuzentzen zaio programa: Proiektu edo ideiaren bat lantzen edo martxan jartzen ari direnei; elkarte moduan jardunean aritu eta profesionalizatu nahi duten taldeei; enpresen barruko barne ekintzailetza proiektuei dimentsio sozialetik ekiteko asmoa dutenei.
Programan parte hartzea doakoa da baina plazak mugatuak direla zehaztu dute eta izena eman nahi dutenek
KoopFabrikaren webgunera jo beharko dute.
Izena ematen duten pertsonekin elkarrizketa fasea irekiko dute eta otsailaren 1ean ekingo diote formazioari. Proiektua Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegia eta Olatukoop Interkooperatibismoa eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sarearen elkarlanetik sortu da, Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntza izan du eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioa.