Kaltetutako bizilagunik ez da izan, eta Udaltzaingoak zein bizilagunek azaldu dutenez koadro elektriko batek eragin du.
Olibet auzoko 2. zenbakiko atarian dagoen koadro elektrikoan piztu da sua.
Olibet auzoko 2. zenbakiko atarian sua piztu da. Suhiltzaileak bertaratu, hura itzali eta bildutako kea ateratzeko aireztatzen ari dira. Kaltetutako bizilagunik ez da izan, eta Udaltzaingoak zein bizilagunek azaldu dutenez koadro elektriko batek eragin du.
Bizilagunen hitzetan, berehala zabaldu da kea eskaileretan barrena, eta batzuk kalera atera dira eta beste batzuk etxe barruan gelditu dira, balkoian. Oraindik lanean jarraitzen dute suhiltzaileek, eta bizilagunak banan-banan sartzen hasi dira, suhiltzaileekin batera, etxebizitzetaraino kea sartu den aztertzeko.